Jon Redondo: "Ofizialtasuna eskatzen lagun dezakegu, baina erabakia federazioena da"

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 7a

'Berria' egunkariak Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Jon Redondo elkarrizketatu du.

Jon Redondo. (Berria.eus) Berria egunkariak Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Jon Redondori egindako elkarrizketa argitaratu du gaur. JON REDONDO - Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu berriak karguan jarraitzeko eskatu, eta baiezkoa eman zion Jon Redondok (Orio, Gipuzkoa, 1979). Lau urteko eskarmentua baliatu nahi du aurrera egiteko. Donostiako bulegoan hartu du BERRIA; handik Kontxako badia ikusten da. Arraunlari familiakoa da, eta bertako bandera bi aldiz irabazitakoa, Oriorekin. Zein balantze egin duzu aurreko lau urteen inguruan? Ona. Nik beti esan dut kanpora begira beti onarpen hobea izaten dugula. Askotan, arazoa administrazioaren burokrazia da. Zuk kirol munduko jendeari konponbideak eman nahi dizkiozu, eta burokraziarekin egiten duzu topo. Kirol esparruan gizarte oso aberatsa dugu, maila askotan. Zein arazo du horrek? Egoera ekonomikoari aurre egin behar izatea. Lau urte gogor izan dira, eta espero dugu etorkizunean hobera egitea. Kultura Sailaren barnean zaudete orain. Sailburuak berak eskatu al zizun jarraitzeko? Bai. Eginiko lana ikusi, eta ea animatuko nintzen beste lau urterako. Lau urte hauetarako, gainera, aldaketa dugu. Hezkuntza eta Kultura sailak banatu egin dira, eta ona izango da kirolarentzat. Gazteria eta Kirol zuzendaritza ere banatu dira, eta Kirola eta Jarduera Fisiko Zuzendaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean dago. Helbururik ezarri al dizute? Kirol eredu estrategiko bat finkatzea, kalitatezkoa, erreferentea eta aitzindaria izango dena. Ikusteko dago hori lortzeko zer baliabide ditugun eta nola egingo dugun. Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide