Astebururako zozketa antolatu du Baliza elkarteak. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Urola Kostako hainbat herritan maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidea gauzatuko dute, burujabetzaren gaineko herri galdeketa eginez. Orioko Baliza elkartetik azaldu dute, herri galdeketa egin ahal izateko baliabide ekonomikoak biltzen ari direla, eta astebururako zozketa antolatu dute.
Ostiralean eta larunbatean itsaskiz osatutako otarra zozkatuko dute herrian. Bi egunetan zehar zozketan parte hartzeko zenbakiak salduko dituzte herrian zehar, eta larunbatean 19:00etan herriko plazan aterako dute zenbaki irabazlea.
Bestalde, Balizatik jakinarazi dute Urteberriko Sari Nagusia 30.000 eurokoa Enkarterrira joan zela. 1.000 eurotako 10 sari ere zozkatu zituzten, eta horietako bi Urola Kostan saldu ziren, 129.784 eta 124.071 zenbakiak hain zuzen ere.