Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 6a

Dantza emanaldia eskainiko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek. (Danbolin Musika Eskola) Karela Kiroldegian izango da emanaldia. 17:00etan emango diote hasiera ikuskizunari, eta bi saiotan banatuta egongo da. Lehenengo zatian, Jurdana Otxoaren eta Ander Errastiren gidaritzapean ikasten duten 4-6 urte bitarteko 64 ikasleek parte hartuko dute. Gero, Errastik zuzentzen dituen 7-15 urte bitarteko 135 ikasleek parte hartuko dute saioan. Azken hauek hurrengo dantzak eskainiko dituzte: Agurra, San Petrike, Guardiako arku dantza, Abaltzisketako txantxo dantza, Launango, Goazen Mix, Txontxongilo, Berako makil dantza, Aldapan gora, Uztai dantza, Arin-Arina, All Nights eta Gabak zeruari begira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide