Orioko emakumezkoen traineruak estropada irabazi du asteburuan Sestaon. (Joxemari Olasagasti)
IX Julian Enrique oroimenezko jaitsiera jokatu zen igandean Sestaon, eta Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen traineruak irabazi zuen neguko estropada, 19:36, 18 denbora eginda. Orioko emakumezkoen traineruak hirugarren urtez jarraian irabazi du neguko estropada hori.
Beteranoen mailan, Zumaiako trainerua (20:15,67) bigarren sailkatu zen Arkoteren atzetik.