Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zaragueta Herri Eskolak antolatuta, ehunka haurrek jardun dute korrika Orioko hondartza inguruetako kaleetan, eguerditik aurrera. Eman indarra zure seme-alabei lelopean, VIII. Kros Txikia egin dute Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek. Eguraldi txarra medio, aurreikusi baino ume gutxiago bildu da eta mailak bateratuta korritu dute. Hala ere, jende ugari bildu da eskola inguruan, haurrak korrika egiten ikusteko eta bertako tabernan zerbait hartzeko.
[flickr_set id="72157676329595324"]