Larunbatean santaeskean ateratzeko deia egin die Ikastolak oriotarrei

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 1a

Santaeskean aterako dira oriotarrak larunbatean. (Orioko Herri Ikastola) Orioko Herri Ikastolako ikasleak urtero ateratzen dira herriko kaletan barrena santaeskean. Aurten otsailaren 4a, San Ageda bezpera, larunbatean tolatu bada ere, ez dute hutsik egingo. 17:45ean bilduko dira Ikastola aurreko plazan, eta euskal tradizioan ohikoak diren jantziez apaindu eta kantatzera animatu dituzte oriotarrak. Bertsoak dioen bezala: "Euskal Herrian ohitura on hau, hainbat urtian gordea, guk berpiztu beharko genuke hau, euskaldun onak bagara", gogoratu dute. Eguraldi txarra egiten badu, Ikastolako estalpean eta ondoren herriko plazan abestuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide