Jon Carazo eta Ismael Montes lemazainik gabeko bikoan. (Espainiako Arraun Federazioa)
Pasa den asteburuan, Orioko hainbat arraunlarik Galizian jokatu ziren Espainia mailako txapelketetan parte hartu zuten.
Larunbatean, Espainiako XVI Arraunergometroko Txapelketa jokatu zen, Ourenseko Ribadavia herrian. Orio Arraunketa Elkarteak hiru arraunlari aurkeztu zituen. Gizonezkoen senior mailan, Jon Carazo 7. postuan sailkatu zen; eta gizonezkoen jubenil mailan, Oihan Gozategi eta Jon Lizarralde, 15. eta 23 postuetan sailkatu ziren hurrenez hurren.
Igandean, Arraunketa Olinpikoko Iraupeneko Espainiako VII. Txapelketa jokatu zen Castrelo do Miñon. Jon Carazo 5. postuan sailkatu zen Labradoren arraun elkarteko Ismael Montesekin, lemazainik gabeko bikoan, gizonezkoen absolutu mailan.
Jon Olaizola 5.na izan zen skiffean, gizonezkoen jubenil mailan. Eta Oihan Gozategi eta Jon Lizarralde 7. sailkatu ziren lemazainik gabeko bikoan, gizonezkoen jubenil mailan.