Orioko Kros Txikia jokatuko dute igandean

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 1a

2016ko Orioko Kros Txikiko irudia. (Aiora Larrañaga/Hitza) Eman indarra zure seme-alabei lelopean Kros Txikia antolatu du Orioko Zaragueta Herri Eskolak. Igandean izango da lasterketa, 12:00etatik aurrera. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek parte hartuko dute, eta umeek beren adinera egokitutako distantzia osatu beharko dute korrika. Parte hartu nahi dutenek, izena emateko aukera dute Zaragueta eskolan bertan edo 649 894 052 teleono zenbakira deituta, baita Orioko Kultur Etxean, Karela Kiroldegian, eta igandean lasterketa eremuan bertan 11:30ak baino lehen. Aldaketak zirkulazioan Orioko Kros Txikia hondartza eremuan jokatuko da, eta iganden goiz eguerdi partean zirkulazioan aldaketak egongo direla jakinarazi dute Orioko Udaltzaingotik. Alde batetik, abaromendi 1-26 zenbakidun kale tartea trafikoari itxita egongo da. Bertan aparkatzea debekatuta egongo da  08:00etatik 14:00etara bitartean. Bestetik, Hondartza bidean, Abaromendi kaleko bidegurutzetik kanpineko sarrera arte debeatuta egongo da ibilgailuak aparkatzea. Horregatik, udaltzaingoak Abaromendi 1-26 inguruko bizilagunei gomendatu die, egun horretan autoa erabili behar badute, ibilgailua eremu horietatik kanpo uzteko. Horretaz gain, hondartzara eta Antilla kalera joan behar duten ibilgailuek txandaka igarotzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide