Haima jarri du Gueraraorio elkarteak Orioko plazan, janari bilketa egiteko

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 28a

Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren sahararrentzat janari-bilketa egin du Orioko Gueraraorio elkarteak gaur eguerdian, Orioko Udalaren babesarekin. 10:00etarako haima jarri dute herriko plazan, eta oriotarrak bertatik pasa dira beren ekarpetxoa egiteko. Ohiko produktuez gain, aurten Gueraraorio elkarteak hamar gurpildun aulki eta hospitalerako gomazko eskularruak bidaliko ditu errefuxiatu kanpamenduetara. Denboran luzez irauten duen jeneroa biltzen ari dira herritarren artean: lekaleak (lentejak, babarrunak, garbantzuak...), pastak, arroza, arrain-kontserbak... Horrez gain, bestelako materiala ere jasoko dute: haurrentzako eta helduentzako pardelak, jostailuak, bizikletak eta bestelako ibilgailuak, ordenagailu zaharrak, arropa eta abar. [flickr_set id="72157676072149113"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide