Otsailaren 5ean Kros Txikia jokatuko da Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 23a

Iaz gaztetxoak Orioko Kros Txikian parte hartzen. (Aiora Larrañaga/Hitza) Eman indarra zure seme-alabei lelopean jokatuko da aurten Kros Txikia Orion, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta. Otsailaren 5ean, igandean, izango da lasterketa 12:00etatik aurrera. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek parte hartuko dute, eta umeek beren adinera egokitutako distantzia osatu beharko dute korrika. Parte hartu nahi dutenek, izena emateko aukera dute Zaragueta eskolan bertan edo 649 894 052 teleono zenbakira deituta, Orioko Kultur Etxean, Karela Kiroldegian, eta otsailaren 5ean, lasterketa eremuan 11:30ak baino lehen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide