Patxi Illarretak irabazi du Gipuzkoako Kintopeko Ligako finala

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 18a

Illarreta eta antolatzaileak, mantarekin. (Ibon Errazu) Azkoitiko Gurea probalekuan jokatu zuten atzo gauean Gipuzkoako Kintopeko Ligako finala, eta Patxi Illarreta errenteriarrak eraman zuen manta, 51 plaza, 4 zinta eta 3.81 metro egin ondoren. Bigarren postua Txokolate errezildarrak lortu zuen, 48 plaza eginda. Haren atzetik, berriz, Oliden oriotarra geratu zen, 47 plaza eta 2.52 metrorekin. Gipuzkoako Kintopeko Liga 12 idi parek parte hartu dute, eta puntu gehien lortu dituzten hiru idi-parek jokatu zuten atzo finala: Olidenek, Txokolatek eta Patxi Illarretak. Aiako Idi Dema Elkarteak, Aipe Aizarnazabalgo Probazale Elkarteak, Azkoitiko Jo Ta Txikiu idi proba elkarteak, Errezilgo Gaztetandik Kultur Elkarteak eta Elgoibarko Idi Proba Elkarteak antolatu zuten 2016an zehar ligaxka. Gipuzkoako Kintopeko Liga jokatu den lehen urtea izan da aurtengoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide