Etxeluze Gaztetxean egokitzapen lanak egiten ari da Orioko Udala

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 16a, 15:49

Orioko Etxeluze Gaztetxea (Aiora Larrañaga/Hitza) Gaztetxeko segurtasuna hobetu eta eraikina osasungarritasun baldintzetara egokitzeko, bigarren fasea egiten ari da Orioko Udala. Horretarako, harrizko hormak sendotu eta dreinatuko dituzte, emergentziako irteerak egokitu, suteen aurkako neurriak bermatu, argiztapena eta aireztapena hobetu eta komunak egokitu. Horretaz gain, udalak eraikinaren zati bat biltegi bezala erabiliko du. Hasiera batean Udalak lehen gazteek biltegi gisa erabiltzen zuen zatia, Arozenari pegatuta dagoena hartu nahiz zuen, baina gazteek bertan skate-pista egin dute. Horregatik, Orioko Udalak erabaki du aurreko aldea erabiliko duela biltegi moduan. Hurrengoak dira Orioko Udalak gaztetxean egindako inbertsioak.
  • Eraikinaren erosketa (2013): 135.975 euro.
  • Argindarraren hartunea (2014): 10.000 euro.
  • Segurtasuna eta osasungarritasuna I. fasea (2015-2016) : 143.703,55 euro.
  • Segurtasuna eta osasungarritasuna II. fasea (2016-2017): 90.000 euro.
  • Guztira inbertitutakoa: 379.678,55 euro.
Lan horiek egiteko hainbat diru laguntzak jaso ditu udalak, Eusko Jaurlaritzako Gaztedi Sailak 21.700 euro eman zizkion 2015ean, eta 18.854 euro 2016an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide