Hondakinak biltzeko sistema berria aurkeztuko dute Orioko Hondakinen Mahaian. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Orioko Hondakinen Mahaiaren bilera irekia izango da, eta gaiarekin interesa duten herritarrak eta eragileak bileran parte hartzera gonbidatu ditu Orioko Udalak. Bileran 2018an martxan jarriko duten hondakinak biltzeko sistema berria aurkeztuko dute. Urola Kostako Udal Elkarteko teknikariak emango dituzte azalpenak, eta herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.