Orioko Eskolaumeen Literatur Lehiaketa. (Karkara.com)
Eskolaumeen literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea martxoaren 24ra bitartean zabalik egongo da. Lehen Hezkunzako 3. mailatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara bitarteko haur eta gaztetxoek parte har dezakete lehiaketan, ipuina edo bertsoa modalitateetan. Lanek gehienez bost orriko luzera izan behar dute, eta ordenagailuz idatzita aurkeztu. Epaimahaiak aukeratzen dituen lanen egileek saritxo bana izango dute, eta udalak maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu.
Marrazki lehiaketa
Marrazki Lehiaketa ere antolatzen du Orioko Udalak eskolaumeentzako. Gaia librea izango da, eta edozein teknika erabiliz egin daitezke marrazkiak. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu, eta sariketa honetan maila bakoitzeko lau marrazkirik onenak aukeratuko ditu epaimahaiak. Argitaratzen diren lan guztien egileek saritxo bana jasoko dute.
Orioko Eskolaumeen Literatur Lehiaketako eta Marrazki Lehiaketako informazio gehiago
Orioko Udaleko webgunean eskuratu daiteke.