Orioko Mendi Lasterketa. (Luisbixki)
Martxoan izango dira Aiako eta Orioko mendi lasterketak, eta biak Mendiko VI Kirol Proba Ligarako puntuagarriak izango dira.
Aiako 5 Mendi Lasterketa izango da jokatzen lehena, martxoaren 5an izango da 10:30ean hasita, eta 15 kilometroko ibilbidea izango du. Urtez urte indarra hartzen joan da Aiako Kirol Elkarteak antolatzen duen mendi lasterketa, eta aurten 350 lagunentzat tokia izango da proban. Hasiera batean martxoaren 3ra arte zabalik dago izena-ematea
Kirolprobak atarian, baina epea amaitzen denean lasterketa zerrenda beteta ez badago, lasterketa egunean ere izena emateko aukera izango dute kirolariek. Aldez aurretik izena ematen dutenek, txip horia badute 13 euro ordaindu beharko dituzte, eta txip horia ez dutenek 15 euro. Lasterketa egunean, berriz, 22 euro kostako da izena-ematea.
Aurten
Orioko 7. Mendi Lasterketa martxoaren 12rako antolatu du Orioko Herri Ikastolak. 09:30ean abiatuko dute proba lasterkariek, eta 21 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. Izena-ematea martxoaren 10 arte izango da zabalik,
Kirolprobak webgunean; txip horia duten lasterkariek 20 euro ordaindu beharko dute parte hartzeko, eta txip horirik ez dutenek 21 euro. Antolatzaileek zehaztu dute, inskribatuta dagoen lasterkariren batek indarreko arrazoiagatik izen ematea bertan behera utzi beharko balu, otsailaren 20a arte dirua itzuliko diotela. Data horretatik aurrera ez dute bajarik onartuko, "ezinezkoa baita azken astean bajak kudeatzea", azaldu dute.