Ostiralean Bertsotruk saioa jokatuko dute Orioko Galtzarri elkartean

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 12a

Bertso eskolen arteko desafioak biltzen dituen Bertsotruk egitasmoaren barruan, bihar (ostirala), 20:00etatik aurrera, Orioko eta Aramaioko bertso eskolen arteko lehia izango da, Orioko Galtzarri elkartean. Orioko Errikotxia bertso eskolatik, Egoitz Eizagirre, Rosi Lazkano eta Imanol Lizarazu Habana ariko dira bertsotan. Aramaioko bertso eskolatik, berriz, Manex Agirre, Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa. Xabier Sukia izango da gai-jarzailea. Saioa doakoa da, eta bertsozaleak saiora gonbidatu dituzte Orioko Errikotxia bertso elkartetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide