Korrikako Herri batzordea sortzeko bilera egingo dute, asteazkenean Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 12a

20. Korrikaren ibilbidea. Apirilaren 5ean pasatuko da 20. Korrika eskualdetik, eta Donostia aldetik Oriora iritsiko da 00:42ak inguruan. Herrian Korrikari ongietorria emateko, Korrikako Herri Batzordea sortuko dute, eta Lierni Atxukarro zarauztarra izango da Orioko eta Zarauzko Korrikako koordinatzailea. Korrikako Herri Batzordeak hilaren 18an, datorren asteazkenean egingo du lehen bilera, 17:30etik aurrera, Orioko Kultur Etxean. Korrikako arduradunek oriotarrak batzordean parte hartzera gonbidatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide