Salgai daude Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Orion eskainiko duten saioko sarrerak

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 10a

Urtarrilaren 27an, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Tipi tapa Korrika! beren azken ikuskizuna aurkeztuko dute Orio Karela Kiroldegian, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Sarrerak zazpi eurotan jarri dituzte salgai Kutixi kafetegian eta ikastolako zuzendaritzan, 08:30etik 10:00era, 12:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide