Orion TAOko isuna ordaintzeko aukera berria ezarri du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 5a

Eusko Gudari kalean txandakako aparkaleku sistema ezarrita dago. (Aiora Larrañaga/Hitza) Urtarrilaren 1etik aurrera TAO eremuko isuna ordaintzeko aukera berria eskaintzen du Orioko Udalak. Eremu urdinean oker aparkatzeagatik isuna jasotzen dutenek 15 euro ordainduta kitatu dezakete zorra, 48 orduko epearen barruan Orioko Udalaren kontu korrontean ordaintzen badute isuna. Orain arte gidariek ez zuten horretarako aukerarik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide