Ainara Manterola futbol jokalaria. (Oiartzun futbol taldea)
Ainara Manterola futbol jokalari oriotarrak belaunean min hartu zuen abenduaren 31n, Arizmendi Torneoa jokatzen ari zela. Erresonantzia egin zioten zer zuen ikusteko, eta herenegun sendakigileek jakinarazi zioten hautsita daukala belauneko lotailu gurutzatua.
Manterolak bost urtez jokatuko zuen Realean, eta 2016-2017 denboraldi hasieran Oiartzun taldeak fitxatu zuen oriotarra. Espainiako emakumezkoen lehen mailan jokatzen du Manterola futbol jokalariak.