Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hotz handia egin du azken egunetan, baina gaur gauean termometroak nabarmen egin du behera. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta horia ezarrita izan du muturreko tenperaturengatik, eta Orio izoztuta esnatu da gaur goizean. Goizeko 10:00etan 0 gradu egiten zituen herrigunean, eta hondartza ingurua eta muntoko baratzak izoztuta argitu dira; baita mendibeltz futbol zelaia, eta ondoko aparkalekuan zeuden ibilgailuak ere. Hori dela-eta, gaur goizean lanera joan behar zuten herritarrek nahikoa komeria izan dituzte, izotza kotxeetako kristaletatik kentzeko.
[flickr_set id="72157677082221831"]