Erregeek geldialdietan bakarrik botako dituzte goxokiak, aurten Orion

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 4a

Orioko Errege Magoen desfilea. (A. Larrañaga Solaberrieta) Bihar arratsaldean Erregeen desfilea egingo dute Orion, eta aurtengoan berrikuntza nabarmena izango dela jakinarazi dute Talai Mendi elkartetik. Aurten Erregeek geldialdietan bakarrik botako dituzte goxokiak, eta ez dute goxokirik botako desfilatzen duten bitartean. «Segurtasuna bermatzeko» hartu dute antolatzaileek erabakia. Izan ere, «aurreko urteetan jendea, goxokiak hartzeko, segurtasun sokaren azpitik pasatu izan da, zaldien ondoraino», azaldu dute Talai Mendi elkarteko kideek ohar bidez. Zaldiekin izan daitezkeen arriskuak eta istripuak saihestu nahi dituzte neurri berriarekin. «Ez da gure gustuko erabakia, eta ez genioke utzi nahi goxokiak botatzeari, baina horretarako denon laguntza behar dugu». Antolatzaileen aginduak eta segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide