Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Positibo eman zuen alkoholemia proban. 43 urteko gizonak Trafiko Legeak onartutako alkohol maila baino zortzi aldiz altuagoa zuen odolean.
A-8 autobidean gertatu zen, Orio parean, Irungo noranzkoan. Ertzaintzak kamioi gidari bat atzeman zuen atzo arratsaldean, 18:00ak aldean, ustez alkoholaren ondorioz bideko segurtasuna arriskuan jarri zuelako. Hala, alkoholemia proba egin zion eta positibo eman zuen 43 urteko gizonak; hain justu, Trafiko Legeak onartutako alkohol maila baino zortzi aldiz altuagoa zuen odolean.
Hori dela eta, kamioia immobilizatu eta gidaria inputatu dute.