Kirol saio solidarioa egingo dute bihar Orioko Karela Kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 2a

Ainara Zamakola Greziako errefuxiatu kanpamendu batean. (Karkara.eus) Greziako errefuxiatuei laguntzeko ekimena antolatu du Orioko Karela Kiroldegiak astearterako. Ainara Zamakola fisioterapeuta Greziako errefixiatu kanpamenduetan dago urriaren 25etik, Pangea Solidaria izeneko elkartearekin, bertan dauden herritarrei laguntzen. Zamakola da inguru horretan dagoen fisioterapeuta bakarra, eta kanpamendu batetik bestera ibiltzeko ibilgailua behar du, batetik bestera distantzia handia baitago. Hori dela-eta, diru bilketa abiatu dute Aian eta Orion. Alde batetik, itxulapikoak jarri dituzte Aiako eta Orioko tabernetan. Eta bestetik, Spining eta Zumba saio solidarioak antolatu dituzte bihar arratsalderako. 17:30ean hasiko da ekimena, lehen ordu eta erdian Spinningeko saioa egingo dute, eta 19:00etan Zumbako klasea. Ikastaro bakoitzak lau euro balioko du, eta norbaitek biak egin nahiko balitu zazpi euro kostako zaio. Ekimen solidarioan parte hartu nahi dutenek, kiroldegian bertan edo Errusta tabernan eman beharko dute izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide