Imanol Loidik eta Javi Arangurenek irabazi dute Orioko udazkeneko padel txapelketa

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 28a

Aranguren-Loidi eta Jimeno-Sagastibeltza (Karkara.eus). Sagastibeltza-Jimeno bikotearen aurka jokatu zuten finala, eta Loidi-Arangurenek irabazi zuten ( 7/5, 2/6 eta 6/2). Aurten, 40 bikotek hartu dute parte udazkeneko padel txapelketan, eta urte berriarekin hurrengo bikotekako txapelketa jarriko dute abian. Bien bitartean, banakako liga martxan da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide