Gabonetako kultur programaren barruan, Esther Iñiguez organo-jotzaileak eta Nagore Larrion txirula-jotzaileak kontzertua eskainiko dute. Ostiral honetan, abenduaren 29an, izango da elizan, 19:00etan hasita.
Biak bat izena jarri diote saioari, organoa eta zeharkako txirula oso ondo ezkontzen direla eta bata bestearen osagarri izan daitekeela adierazteko. Besteak beste, Bach, Schumann, Faure eta Granadosen piezak joko dituzte