San Silbestre lasterketa Orion (Luis lizarralde).
Urtezahar egunean, abenduaren 31n, San Sivestre lasterketa jokatuko denez, aldaketa batzuk izango dira ibilgailuen zirkulazioan. Lasterketaren ibilbideak Arrantzale kalea, Munto, Antilla kalea eta Hondartza kalea hartuko ditu, eta proba egingo dituzte: 11:30ean haurrena eta 12:00etan helduena. Beraz, bidegurutze horietan auto gidariek kontu handiz ibili beharko dute lasterketa pasa bitartean.
Era berean, Herriko Plaza oinezkoentzako izango da abenduaren 31ko 08:00etatik urtarrilaren 2ko 08:00ak arte. Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dute. Ibilgailuak Kaiatik barrena sartuko dira herrira eta debekatuta egongo da herritik ateratzeko bide hori erabiltzea; horretarako, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.