Arozenako aparkalekuak (Orioko Udala).
Arozenako aparkalekuko lanak amaitzear dira, baina Udaltzailgoak irekitzea erabaki du, jaiegun hauetan horren beharra izango dela aurreikusita. Beraz, udalak erabilgarri jarri ditu eremu horretan sortu diren 40 aparkaleku plazak.
Aparkalekuko lanik handiena eginda dagoen arren, ez dago zeharo bukatuta: argiaren lotura ez dago oraindik eginda eta aparkalekuko marrak ez daude pintatuta. Udalak aste honetan bukatuko ditu lanak, argien konexioa eginda eta lurreko marrak pintatuta.