Hondartzako hormigoizko pasabide berria. (Orioko Udala)
Zurezko xaflez osatuta daude Orioko hondartzako dunak zeharkatzen dituzten pasabideak. Horietako bat "asko erabiltzen denez, xaflak oso sarri puskatzen" zirela azaldu dute udaletik, eta "kostu handia zuen behar bezala mantentzeak", zehaztu dute. Horregatik erabaki du Udalak pasabide hori aldatzea eta hormigoi inprimatua erabiltzea. Gainerako pasabideak egurrezko xaflekin bere horretan utzi dituzte.
Datorren astean irekiko dute hormigoizko pasabidea, lehortzeko denbora behar duelako.
Obraren kostua 7.500 eurokoa izan da.