Iratxoak herriko haurren gutunak jasotzen ditu. (Arkupe elkartea)
Arkupe Orioko Merkatari eta Ostalarien elkarteak antolatuta, Galtzahprro dabil herriko kaletan eta dendetan barrena haur eta helduen gutunak jasotzen. Atzo, gaur eta bihar Olentzerorentzat gutunak jasotzen ari da, eta urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean Errege Magoentzat gutunak jasoko ditu. Bestalde, Arkupetik jakinarazi dute, elkarteko dendetan bezeroen artean banatzeko gutunak dituztela.