Arozenako aparkalekua handitzen ari da Orioko Udala. (orio.eus)
Orioko Udala Arozenako aparkalekua handitzen ari da, eta lanak bukatutakoan 40 ibilgailu gehiago sartuko dira bertan. Handitzeaz gain, aparkalekuaren segurtasuna hobetzeko hainbat aldaketa ere egingo ditu udalak. Alde batetik, ibai aldera dauden sastrakak kenduko dituzte eta argiteria hobetuko dute. Bestetik, N-634 errepidetik aparkalekura sarbidea hobetu egingo dute, arrapala egokituta. Ostegunean bertan egingo dituzte arrapala egokitzeko lanak, eta ondorioz egun batez itxita egongo da aparkalekua, sarrera-irteera ezingo delako erabili. Herritarrei eragozpenak saiesteko, ostegun goizerako Arozena aparkalekutik ibilgailuak ateratzeko eskatu dute udaletik.
Arozena aparkalekuak behin-behineko izaera izango du, eta Dikeko eremua garatzen ez den bitartean zabalik izango da.