Orioko Errege Magoen desfileko entseguak hilaren 26an abiatuko dituzte

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 19a

Haurrak danborra jotzen Orioko Erregeen desfilean. (Karkara.eus) Talai Mendi elkarteak antolatzen du urtero Errege Magoen desfilea, eta haur mordoa ateratzen da bertan danborra eta panderoa jotzen. Errege Egunaren bezperan dena primeran atera dadin, Gabonetako oporretan entseguak egiten dituzte haurrek, eta Talai Menditik jakinarazi dute datorren astelehenean, abenduaren 26an, egingo dutela lehen entsegua Ikastolan. Entseguen ordutegia Abenduaren 26a, astelehena, 19:00etan. Abenduaren 27a, asteartea, 19:30ean. Abenduaren 28a, asteazkena, 19:00etan. Abenduaren 30a, ostirala, 19:30ean. Urtarrilaren 2a, astelehena, 19:00etan. Urtarrilaren 3a, asteartea, 19:30ean. Urtarrilaren 4a, asteazkena, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide