Baliza elkarteko postua Orioko Herri Lasterketan. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Maiatzaren 7an burujabetzaren gaineko herri galdeketa egin ahal izateko, sinadura kanpaina abiatu zuen Orioko Baliza elkarteak ostiralean. Egun horretan bertan eta asteburuan zehar postua jarri dute herrian. Larunbatean esaterako, Orioko Herri Lasterketa jokatu zela aprobetxatuz, sinadurak biltzeko mahaia jarri zuten lasterketaren irteera-helmuga eremuan. Beren babesa eman zuten herritarrei, elkarteko irudiarekin, atxikimendu argazkitxoa atera zieten Balizako kideek.
Orioko familia bat Baliza elkarteko irudiekin atxikimendu argazkia ateratzen. (Aiora Larrañaga/Hitza)