Kortazarrek eta Irigoienek irabazi dute Orioko Herri Lasterketa

Aiora Larrañaga Solaberieta 2016ko abenduaren 17a

Orioko Herri Lasterketako podium nagusia. (Aiora Larrañaga/Hitza) Gaur arratsaldean Orioko Herri Lasterketa jokatu da, Orioko Herri Ikastolak antolatuta, eta Ekaitz Kortazar durangarra eta Uxoa Irigoien getariarra izan dira txapeldunak. Lasterketa bizia izan da, eta parte-hartzaileek 10 kilometroko ibilbidean zehar ikusleen txalo eta animo oihuak jaso dituzte. Oriotarren artean, Kamel Ziani eta Susana Martin izan dira azkarrenak; biak hirugarren postuan sailkatu dira lasterketaren sailkapen orokorrean. SAILKAPENA Gizonezkoak 1- Ekaitz Kortazar 0:32:17 2- Gonzalo Fuentes 0:32:34 3- Kamel Ziani 0:32:34 Emakumezkoak 1.- Uxoa Irigoien 0:39:16 2.- Oiana Ortiz 0:40:54 3.- Susana Martin 0:41:46

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide