Urteko azken egunean, San Silbestre lasterketa egin ohi da herri askotan. Orion ere urtero antolatzen dute hitzordua, eta aurtengo edizioan parte hartzeko epea zabalik dago.
Bi proba jokatuko dira. 11:30ean hasiko da haurrena, eta 12:00etan helduena. Orioko San Silbestre lasterketak parte-hartzea bultzatzea du helburu, beraz aurrenekoek ez dute saririk izango; sariak parte-hartzaile guztien artean zozkatuko dira.
Lasterketa bukatzen denean, Arkaitz tabernak salda beroa banatuko du parte-hartzaile guztien artean.
Izena ematea
Urte bukaerako lasterketan parte hartu nahi dutenek, Karela Kiroldegian bertan, edo 943 894 428 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena. Antolatzaileek zehaztu dute, helduek 2 euro ordaindu beharko dituztela parte-hartzeagatik.