Orgonitak egiten ikasteko tailerra egingo dute larunbatean Orion. (Mandalara taldea)
Urtero Mandalara Taldeak herritarrentzat doako tailerrak antolatzen ditu, Gabonetara begira. Aurten ere ez dute hutsik egin, eta astebururako antolatu dituzte ekimenak. Larunbatean, 12:00etatik aurrera, Antonio Abad oriotarrak Orgonita Tailerra eskainiko du Herriko Plazan. Bestetik, igandean 16:00etan hasita, herriko Gabonetako zuhaitza apaintzeko Gabonetako Tailerra egingo dute Orioko Kultur Etxean.