Karela kiroldegiaren azpiko aparkalekuak. (Orioko Udala)
Orioko Udalak Karela Kiroldegi azpian dituen 12 aparkaleku jarriko ditu errentan. Aparkaleku irekiak dira, eta bakoitzaren prezioa hileko 40,67 euro da, BEZa barne. Horretaz gain, kopuru horri komunitate-gastuak gehitu behar zaizkio, udaletik zehaztu dutenez hileko 11 euro inguru. Aparkaleku horietako bat erabili nahi duten herritarrek, eskaera aurkeztu behar dute udaleko bulego tenikoan abenduaren 23a baino lehen.
Kontsezioan
Aparkalekuen errenta kontratua urte betekoa izango da, eta epe hori pasatakoan nahi izanez gero, kontratua luzatzeko aukera izango dute herritarrek. Aparkalekua errentan hartzeko, oriotarra izan behar da edo Orion lan egin. Horretaz gain, Orioko Udalarekin zorrak dituztenek ezin izango dituzte aparkalekuak alokairuan hartu.
Eskaera-ordenaren arabera esleituko dituzte aparkaleku plazak. Plaza baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo dute.
Bestalde, Orioko Udaletik jakinarazi dute, aparkaleku horiek kontsezioan hartzeko aukera ere zabalik dagoela. Aparkalekua 26 urterako kontzesioan hartu nahi dutenek, 6.175 euro ordaindu beharko dituzte. Interesa dutenei, udaleko bulego teknikoan eskainiko diete informazio zehaztua.