Ostegunean amaitu ziren San Nikolas jaiak Orion, baina herriko ostalariek asteburuan ere jai giroa izan dadin, jaia antolatu dute gaurko. Goizean haurrentzat jolasak, trikipoteoa eta txotx nahiz txorizo egosi pintxoak izan dira.
Arratsaldean, berriz, txokolate-jana plazan (17:30ean); txistulariak eta buruhandiak kalejiran (18:00etan); batukada kalez kale (19:30ean) eta plazan Fan & Go taldearen kontzertua (23:00etan) izango dira.
[flickr_set id="72157677568501576"]