Haurrak protagonista gaur, Orion

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 8a

Orioko sanikolasak azken txanpara heltzen ari dira. Gaur Umeen Eguna da eta goizean goizetik askotariko jardunaldiez gozatzeko aukera ari dira izaten etxeko txikienak. Besteak beste, Karela kiroldegian 3×3 saskibaloi txapelketa ari dira jokatzen eta frontoian puzgarrietan jolasten. Egun osoan izango dira ekitaldiak. Hona hemen datozen orduetarako egitaraua: 12:30. Otxotea herriko kaleetan barrena. 12:30. Dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean, 16 urtetik beherako gaztetxoentzat. Bertan eman beharko da izena. 12:30. Esperientzia Eskolakoen eskutik taloak eta sagardoa Herriko Plazan. 12:30. Tio Teroren Semeak dantza ikuskizuna Herriko Plazan. Umorea eta euskal dantza uztartuko dituzte dantzariek. 15:00. 3×3 Saskibaloi Txapelketa Karela Kiroldegian. Gazteeek parte hartuko dute. 17:00. Helduen arteko dardo txapelketa Estropalari kalean. Bertan eman beharko dute izena parte-hartzaileek. 17:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin. 18:00. DJ Porrue. 20:00. Trikidantz musika taldea plazan. 23:00. Atsedenaren ondoren, Trikidantz musika taldea plazan. [flickr_set id="72157673679371103"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide