Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira urtez urte indarra hartzen ari da Orioko jaietan. Sanikolasetan ere ez du hutsik egin, eta gaur iluntzean jendetza bildu da erraldoien eta buruhandien kalejiran. Gainera, gero eta haur gehiagok dituzte beren buruhandiak etxean, eta festetan kalera ateratzen dituzte beste haurren atzetik korrika ibiltzeko, eta herriko erraldoiekin saltoka eta dantzan ederki pasatzeko.
[flickr_set id="72157677407770986"]