Erraldoiekin eta buruhandiekin kalejirak abiatuko ditu sanikolasak. (Aiora Larrañaga/Hitza)
EGITARAUA
Gaur, Abenduak 5, San Nikolas Eguna
19:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin.
19:00. Frontenis Txapelketako finalak frontoia.
20:00. Festen hasierako txupinazoa botako du Orioko Caritasek.
23:00. KTA kultur tailerreko musika taldeen eta DJ-n kontzertua Herriko Plazan.
Bihar, Abenduak 6, San Nikolas Eguna
11:00. Meza Salatxok kantatuta.
11:00. Bertsoharitza haurrentzako ikuskizuna kultur etxean, Ibai Esoain bertsolariaren eskutik.
12:00. Salatxo abesbatzak kalez kale saioa eskainiko du, herria girotzeko.
12:00. Gure Esku Dago taldeak antolatuta haurrentzako tailerra, eta material salmenta Herriko Plazan.
12:30. Dantzari Txikien Txapelketa Harribil Dantza Taldeak antolatuta.
14:00. Babarrun jana Karela Kiroldegian Gure Esku Dagok eta festa batzordeko hainbat kidek antolatuta.
Bazkalondoan, erromeria Julen eta Iñaki trikitilariekin.
17:00. Pala eta esku pilota partidak frontoian.
18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin, herriko txarangak lagunduta.
19:00. Aiko dantza taldearen emanaldia Herriko Plazan. Herritarrek parte hartzeko aukera izango dute saioan.
22:30. Bertso saioa Karelan. Parte-hartzaileak: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Iñaki Gurrutxaga. Gai-jartzailea: Unai Manterola.
00:30. Ochi di Farfalla musika taldearen kontzertua Herriko Plazan.
01:30. Garilak 26 musika taldearen kontzertua.
Abenduak 7, asteazkena, Kuadrillen Eguna
10:30. Ttuntturroak herriko kaleetan.
10:30-13:00. Erretiratuen hamaiketakoa Zaharren Babeslekuan.
12:00. Herri kirol emanaldia Herriko Plazan.
12:00. Igandea txaranga eta herriko trikitilariak giroa alaitzen poteo garaian.
14:00. Kuadrillen arteko bazkaria frontoian. Janaria kuadrilla bakoitzak eraman behar du, eta edariak udalak jarriko du.
16:00. Amona Joxepa umeentzako ikuskizuna Herriko Plazan.
18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin.
18:00. Elektrotxaranga herriko kaleeran barrena, frontoitik abiatuta.
23:00. Egan musika taldea herriko plazan.
Abenduak 8, osteguna, Umeen eguna
06:00. Urteroko gaupaseroen argazkia Oa kaleko eskilaretan.
09:00. 3x3 saskibaloi txapelketa Karela Kiroldegian. Haurrek parte hartuko dute.
11:00. Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute udalbatzarrean. Horretaz gain, aurten jaiotako oriotarrei ongi-etorria udalbatzarrean.
11:00. Bide heziketako argazki erakusketa. Parte-hartzaileen artean kasko bat zozkatuko dute.
11:30. Puzgarriak frontoian.
12:30. Otxotea herriko kaleetan barrena.
12:30. Dardo txapelketa herrikoia Estropalari kalean, 16 urtetik beherako gaztetxoentzat. Bertan eman beharko da izena.
12:30. Esperientzia Eskolakoen eskutik taloak eta sagardoa Herriko Plazan.
12:30. Tio Teroren Semeak dantza ikuskizuna Herriko Plazan. Umorea eta euskal dantza uztartuko dituzte dantzariek.
15:00. 3x3 Saskibaloi Txapelketa Karela Kiroldegian. Gazteeek parte hartuko dute.
17:00. Helduen arteko dardo txapelketa Estropalari kalean. Bertan eman beharko dute izena parte-hartzaileek.
17:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak kalejiran buruhandiekin eta txistulariekin.
18:00. DJ Porrue.
20:00. Trikidantz musika taldea plazan.
23:00. Atsedenaren ondoren, Trikidantz musika taldea plazan.
Abenduak 10, larunbata
11:00. Ume jolasak Herriko Plazan.
12:00. Trikipoteoa Gari eta Iñaki, eta Unai Mendizabal eta Mikel Artola trikitilariekin.
12:30. Sagardoa txotxetik eta txorizo egosi pintxoak Herriko Plazan
17:30. Txokolate jana Herri Plazan.
18:00. Txistulariak eta buruhandiak kalejiran herrian barrena.
19:30. Batukada taldea kalez kale.
23:00. Fan & Go taldearen kontzertua Herriko Plazan.