Salatxo abesbatzak Kursaaleko kontzertu solidarioan parte hartuko du, astelehenean

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 1a

Orioko Salatxo Abesbatzako kideak. (Aiora Larrañaga/Hitza) Erretinosi Pigmentarioa gaixotasunari buruzko dokumentala egiteko dirua biltzeko kontzertu solidarioa antolatu du Kursaalen, Donostia 2016 ekimenaren barruan. Apaga la luz y cantar kontzertuan musikari ezagunek parte hartuk dute; besteak beste Miguel Rios abeslariak, Baron Rojo taldeko Sherpak, Marea taldeko Kutxi Romerok, Fernando Mosquera gaita-jotzaileak eta Ibon Casasek. Abeslariek beren errepertorioko abestiak eskainiko dituzte, Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Big Bandak eta Salaizkan abesbatzak lagunduta. Abesbatza Orioko Saltxok, Hernaniko Kantuz eta Astigarragako Aiztondo abesbatzetako kideek osatzen dute. Hiru abesbatzak Igor Arroyo zuzendariak gidatzen ditu, eta azken hilabetetan kontzertu horretarako prestatzen ari dira. Donostiako kontzertua dela-eta, Salatxo abesbatzak ez du parte hartuko San Nikolas jaietako txupinazoan. Apaga la luz y cantar kontzertu solidarioaz gozatu nahi dutenek, sarrerak salgai dituzte Donostia Kultura webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide