Eskola arteko pilota partidak jokatuko dituzte Getarian, larunbatean

Getariako Hitza 2016ko azaroaren 30a

Asteburuan eskola arteko pilota partidak jokatuko dituzte Getariako Sahatsaka pilotalekuan. Getariako eta Zumaiako pilotari gazteak elkarren aurka arituko dira, Getariako Iturzaeta Eskolako eta Zumaiako Maria ta Jose Ikastetxeko benjamin eta kimu mailako pilotariak hain zuzen ere. Larunbatean izango da hitzordua, 16:00etatik aurrera. Horretaz gain, Gure Txeru Pilota Elkartetik jakinarazi dute, Getariako bikote batek Azpeitian partida jokatuko duela Ikasberriren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide