Irango bidaiaren argazkiak erakutsiko dituzte bihar, Salatxo aretoan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 29a

[caption id="attachment_312707" align="aligncenter" width="300"]Joxemari Olasagasti eta Maria Pilar Sansebastian. (Karkara.com) Joxemari Olasagasti eta Maria Pilar Sansebastian. (Karkara.com)[/caption] Joxemari Olasagasti eta Maria Pilar Sansebastian senar-emazteek Iranera biaia egin dute aurtengo udazkenean. Kultura eta toki berriak ezagutzea maite du bikoteak, eta Iranen hiru mila argazkitik gora atera ditu Olasagastik. Horietako batzuk aukeratu dituzte, eta asteazkenean 19:00eatik aurrera argazki emanaldia eskainiko dute Salatxo aretoan. Horretaz gain, argazkiak erakustearekin batera bidaiaren kontakizuna egingo dute senar-emazteek. Karkara.com webguneari emandako elkarrizketa batean Olasagastik azaldu du, "herrialde kultoa, lasaia eta bisitarientzat zeharo segurua" iruditu zaiela Iran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide