Xaltxerak taldeak elkarretaratzea deitu du gaurko Orion izandako abusu kasua salatzeko

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 28a

20:00etan izango da herriko plazan.

(Xaltxerak taldea) Pasa den asteburuan Orion izan den abusu kasua salatzeko elkarretaratzea deitu du, gaurko, Xaltxerak taldeak. "Abusu egoera guztiak higuingarriak eta salatu beharrekoak iruditzen zaizkigu, gainera adinez txikikoez ari garenean sentitzen dugun nazka eta mina oihukatu behar dugu". Hori salatzeko, herriko plazan egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan. Bikotekidearen alabari sexu erasoak egitea egotzita hartu zuten preso gizona, eta atzo, igandea, espetxean sartzea erabaki zuen epaileak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide