Orioko emakume batek salaketa jarri zuen ostegunean Ertzaintzan, bikotekideak bere alabari sexu erasoak egin zizkiola egotzita. Ostiralean bikotea bizi den etxea miatu zuen Ertzaintzak Orion, eta ikerketak zabalik jarraitzen du. Hainbat komunikabidek azaldu dutenez gizona atxilotuta dago, jatorriz zumaiarra da bera.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna
Ostiralean bertan Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna izan zen, eta Orioko Xaltxerak talde feministak, askotan isilpean geratzen den haurren kontrako indarkeria patriarkala salatu zuen hain zuzen ere herriko plazan. Hala ere, oraindik ez zen jakin herrian gertatutako kasua.