Liburu azoka. (Hitza)
Euskararen Egunaren harira, oriotarren artean irakurzaletasuna eta liburuen berrerabilpena sustatzeko asmoz, euskarazko liburuen truke azoka antolatu du Zaragueta Herri Eskolak abenduaren 2rako. Bi gunetan jarriko dute postua, eskolan bertan 15:30etik 16:30etara, eta kultur etxearen aurrean 17:00tik 17:45era.
Dena dela, aldez aurretik liburu bilketa egin behar dute arduradunek. Egoera onean dauden euskarazko liburuak bilduko dituzte astelehenean 15:30etik 16:30etara eskolan bertan, eta kultur etxearen aurrean 17:00tik 17:45era.