Lorategiko loreak. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Urtero denboraldi aldaketarekin Orioko lorategietako loreak kentzen dituzte Orion, berriak jartzeko. Aurten kendutako loreak herritarren artean banatzea erabaki du Orioko Udalak, lehen aldiz. Bihar (azaroak 23) 10:00etatik 11:00etara, Xixario jatetxearen aurreko zabalgunean jarriko dituzte loreak, eta interesa duten herritarrak bertara azaldu besterik ez dute egin behar loreak doan jasotzeko.