Kuadrillako blusaren erabilera indartu nahi du sanikolasetako festa batzordeak

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 22a

Oriotarrak kuadrillako blusa janztera animatu dituzte udaletik. (Aiora Larrañaga/Hitza) Abenduaren 7an, asteazkenean, Kuadrilla Eguna ospatuko dute San Nikolas Jaien barruan Orion, eta herriko kuadrillak bertan parte hartzera animatu ditu festa batzordeak. Festari kolorea emateko bakoitza bere kuadrillako blusa jantzita ateratzeko eskatu dute. Bestalde, egun horretarako kuadrillen arteko bazkaria antolatu dute Gaztetxeko kideek herriko pilotalekuan, 14:00etan hasita. Kuadrilla bakoitzak bere janaria eraman beharko du, eta udalak doan jarriko ditu ura eta sagardoa. Su batzuk ere egongo dira bertan, kuadrillaren batek sutan zerbait prestatu edo berotu nahiko balu. Gaztetxeko gazteek prestatuko dute bazkalondoko kafea. Gazteek herriko kuadrilla guztiak bazkarian parte hartzera animatu dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide