Orioko San Nikolas Jaietako babarrun janeko txartelak salgai jarri dituzte

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 18a

2015eko babarrun jana kiroldegian. (Aiora Larrañaga/Hitza) Abenduaren 6an, San Nikolas Egunean, egingo dute aurten babarrun jana. Herritarrak Herriko Plazan bilduko dira eta kale-jiran joango dira kiroldegiraino, musikaz lagunduta, bertan izango baita bazkaria. Bazkalondoan erromeria izango da bertan, Julen eta Iñaki trikitilariekin. Babarrun janean parte hartu nahi dutenek txartelak eskuratu ditzazkete Hatoz, Gabon eta Errusta tabernetan, abenduaren 1a bitartean. Bi preziotako txartelak daude: helduek 10 euro ordainduko dute, eta 12 urtetik beherako haurrek, berriz, 5 euro. Festa batzordeko hainbat gaztek eta Orioko Gure Esku Dago taldeak antolatu dute ekimena, eta antolaketa lanean parte hartzeko jendea nahi dute. Lagundu nahi dutenek 688 631 740 telefono zenbakira deitu dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide